GARA > Idatzia > Euskal Herria

Europa mailako euskal entitatea hizpide Baionan eurodiputatuen eskutik

A.B. |

Euskal Herriko eurodiputatu guztiak bilduko ditu Autonomia Eraiki mugimenduak datorren larunbatean, Baionan eginen duen Foroan. «Zer leku Euskal Herriarentzat Europan?» galderaren inguruan eztabaidatzeko UMPko Alain Lamassour eurodiputatua, EAJko Izaskun Bilbao, eta Amaiurko Iñaki Irazabalbeitia batuko ditu. Horiekin, François Alfonsi eurodiputatu korsikarra ere izanen da.

Ipar Euskal Herrian gaur egun eztabaidagai diren instituzioaren eta euskararen gaien inguruan Estatu frantsesak erakusten duen «ezagupen ezari eta blokeoari» ihesbide bat emateko «eztabaida horiek Europara eramatea garrantzitsutzat» jo du Ttotte Etxebeste Autonomia Eraiki mugimenduko kideak. «Estatu frantsesean dagoen eztabaida baztertu gabe, Europan entitateak sortzeko, legez aukera asko badaude», argitu zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo