GARA > Idatzia > Mundua

Estatuak barkamena eskatu beharko du ixilen genozidioagatik, emakumeei bereziki

p017_f01-148x80.jpg

GARA | GUATEMALAKO HIRIA

Guatemalako Estatuak barkamena eskatu beharko dio ixil herriari eta bereziki emakumeei. Jose Efrain Rios Montt genozidioagatik eta gizateriaren aurkako krimenengatik 80 urteko zigorra ezarri dion Arrisku Handieneko Epaitegiak hala erabaki zuen atzo. Gainera, martxoaren 23a -Rios Montt boterera estatu kolpe batez iritsi zen eguna- «Genozidioaren aurkako Eguna» izango dela erabaki zuen. Diktadoreak, hala ere, ezin izan zuen adierazpen hori entzun, konortea galdu ondoren ospitalera eraman zutelako.

Bestalde, Cacifek, Guatemalako enpresak biltzen dituen erakundeak, Jose Efrain Rios Montt diktadorearen aurkako epaia baliogabetzeko eskatu dio Konstituzio Auzitegiari «herriaren etorkizuna eta gobernagarritasuna bermatzeko». Enpresaburuen ustez, Rios Montti zigorra jarri dion epaitegiak ez du modu egokian erabili genozidioaren figura, «ez duelako frogatu Estatuak talde etniko berezi bat desagerrarazteko asmo zehatza zuenik».

«Gatazka armatuaren garaian gertatutako indarkeria mota guztietako guatemalarren arteko zentzugabeko borrokaren ondorioa izan zen, jatorri etniko, sozial edo erlijiosoa bereiztu gabe», gaineratu zuen enpresen erakundeak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo