GARA > Idatzia > Kultura

Kontzertu gune berriaz ostera hausnartzera dei egin dio Bilduk Bilboko Udalari

GARA | BILBO

Aste Nagusiko kontzertu handiak Europa parkean egiteak Txurdinagako auzokideen artean sortu dituen kontrako iritziak kontuan izateko eskatu dio Bilboko Bilduk udal gobernuari. Jai Batzordeak joan den ostegunean hartu zuen erabaki hori, Udalaren proposamena onartuz.

Hain zuzen, Europa parkeak 170.000 metro karratuko tokia dauka eta Santutxu, Txurdinaga eta Otxarkoaga auzoen artean kokatuta dago. Kontzertuetarako erreserbatuta egongo litzatekeen eremuak 10.000 metro karratu ditu eta Txurdinagako kiroldegiaren ondoan dago, Santutxu behealdeko etxeen alboan.

Bilduren hitzetan, kontrako iritzi nabarmenak izan dira auzokideen artean eta dei egin die eragile guztiei mahai batean eser daitezen eta ados jar daitezen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo