GARA > Idatzia > Kultura

Donostiarrak 1813an nola bizi ziren ezagutzeko erakusketa ibiltaria

GARA | DONOSTIA

«Hirutxulon bizi 1813» erakusketak duela berrehun urteko donostiarren bizimodua erakusten du eta Loiolako kultur etxean dago ikusgai ekainaren 10era bitartean. XIX. mendeko 50 irudiren bitartez, 1813. urte inguruko Donostiaren itxura, bizitza eta auzoak irudikatzen dira.

Erakusketaren hasierak hirian barneratzen gaitu, harresia gogorarazten digun sarreraren bitartez, donostiarren barruko eta kanpoko bizimoduaren agertoki modura. Garaiko plano historikoaren gainean, garai hartako kaleak, auzoak, gune garrantzitsuak eta eraikin nagusiak ere deskribatzen dira.

Urtean zehar hiriko kultur etxeetatik pasako da erakusketa. Hurrengo geltokia Tomasene kultur etxea izango da, ekainaren 12an.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo