GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Eskubide Sozialen Gutuna, gizarteak bere eskubideak bermatzeko sortu beharreko tresna

Euskal sindikatu gehienak eta hainbat gizarte eragile datorren larunbatean Eibarren osatzen hasiko diren Eskubide Sozialen Gutuna gizartearen eskubideen defentsarako tresna ez ezik, alternatiba sortzeko asmoa ere bada. Herritarren gizarte eskubideak murriztu eta murriztu ari den eredutik babesteko tresna izango da, baina baita eskubide horiek ezabatzeko helburua duen eredutik aldendu eta eredu propioa garatzeko ere. Gutunak aldarrikatuko duena ez da inongo utopia, eta are gutxiago inongo klase edo gizarte sektorerentzako pribilegioak bermatzea; aitzitik, bakan batzuen pribilegioek deuseztatzen duten giza duintasunaren araberako oinarrizko eskubideak bermatzea baizik. Horretarako, gizarteak berak, herritarrek eta arlo guztietako eragileek parte hartzea da biderik zilegizko eta eraginkorrena.

Ekimen horretarako lehen pausoa emanda dago. Langileen, langabeen, herritar guztien gizarte eskubideak ez dira egungo gobernuetatik eta are gutxiago patronalarengandik etorriko, euskal gizarteak berak bermatu beharko ditu. Jarrita daude hurrengo urratsetarako hitzorduak: larunbateko Eibarko Nazio Batzarra eta 30eko greba orokorra.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo