GARA > Idatzia > Euskal Herria

Bizi Sagardoa, herrialde osoko eragileak kultura eta turismoa sustatzen

GARA | IRUÑEA

Lehendabiziko aldiz, Euskal Herri osoko sagardoaren munduko eragileek bat egin dute elkarte batean kultura eta turismoa bultzatzeko. Bizi Sagardoa izena du Elizondon aurkeztu duten antolakuntza berriak. Zabala izatea nahi dute, bide luze baten pauso bat, proiektuak garatzen eta bidelagunak biltzen jarraitzeko.

Sustatzaileek azaldu dutenez, parte-hartzea oinarri, harremanak estutu eta elkarlanerako guneak bilatzea dute helburu, 2011n sagardogileen elkarteek eta edari honen eta turismoaren inguruko zenbat eragilek hasitako bideari segituz. Orain dela milaka urtetatik gure kulturaren parte den aberastasun honi balioa eman eta jendearen esku jartzeko, sagardogileen elkarteek ez ezik, udalek, garapen agentziek, museoek, bestelako elkarteek, fundazioek eta abar luze batek egin dute urratsa.

Lehiaketa Donostian

Bestalde, sei sagardogile elkarte lehiatuko dira bihar Gipuzkoako Aldundiaren Sagardo Lehiaketaren finalean, 12.00etan Donostiako Euskal Gastronomia Elkartean: Aburuza, Altzueta, Iparragirre, Oialume Zar, Setien-Miko eta Urdaira, Fraisoroko laborategiko analisi eta dastatzeetan hautatuak. «Ondo egindako lana eta botilaratutako sagardo naturalaren kalitatea» sarituko dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo