GARA > Idatzia > Euskal Herria

Baldintzapeko askatasuna ukatu diote, laugarrengoz, Ion Kepa Parot presoari

Dei Auzitegiak fiskaltzaren helegitea ontzat eman ostean, Ion Kepa Parotek baldintzapean aske uzteko egindako laugarren eskaera behin betiko errefusatua geratu da. Beraz, espetxean 23 urte bete berri dituen lapurtarrak preso segituko du. Bere abokatuak erabaki «politikotzat» jo du, eta askatasun eskaera ukatzeko auzitegiak erabilitako argudioak «aitzakiak» direla esan du. Eskaera berri bat prestatu eta aztertzerako, gutxienez, beste bi urte beharko ditu Parotek.

p016_f02.jpg

A.MANTEROLA - M. PASTOR | BAIONA

Oraingoan ere ezezkoa eman diote Ion Kepa Parotek baldintzapean aske utz dezaten egindako eskaerari. Legez, 2005eko apiriletik neurri hori aplikatzeko irizpideak betetzen ditu, baina egindako eskaera guztiak atzera bota dizkiote.

Azken hau laugarrena zuen. Hasiera batean Zigor Aplikaziorako Auzitegi bereziak ontzat eman zuen Ion Kepa Parotek aurkeztutako dosierra, non, besteren artean, lanbide bat eta bizileku bat bazuela jasotzen zuen. Alta, fiskalak helegitea jarri zuen, joan den apirilaren 25ean aztertu zena.

Atzo, Dei Auzitegiak bere ebazpena jakinarazi zuen, fiskalari arrazoia emanez. Horrenbestez, espetxean hogeita hiru urte bete berriak dituen lapurtarrak preso segituko du.

Julien Brel bere abokatuaren iritziz, Dei Auzitegiaren erabakia «politikoa» izan da. «Askapena ukatzeko Madrilek euskal presoekiko daraman politika atzerakoiarekin lerrokatzen da jarrera hau eta erabilitako argudioak aitzakiak besterik ez dira», esan du. Epailearen argudio horien artean, Ion Kepak «bere ideiei ez diela uko egin, beste euskal presoekin eta euskal kutsuko inguruarekin harremanetan» segitzen duela, aipatu ditu.

Horrez gain, fiskalak izandako jokamoldea ere salatu du abokatuak. Izan ere, Ion Keparen anaia Unai Paroti Estatu espainiarrak aplikatu dion tratamendua «jarraitu beharreko eredutzat» jo baitzuen.

Bere arrebak ere horrelako argudioak erabiltzea «eskandalagarria» dela iritzi dio.

«Krudelkeria»

Erabaki horrek eragin dion «haserrea» azpimarratuta, Etxeratek Ion Kepari eta bere senideei «elkartasun osoa» adierazi die. Bere eta bere kasuan dauden gainerako presoak, hots, baldintzapeko askatasunean izateko eskubidea duten guztiak «berehala askatzeko» exijitu du.

Ildo beretik, Ipar Euskal Herriko Herrirak «larritasun handiz» hartu du deliberoa. Auzitegiak erakutsi duen «krudelkeria» nabarmendu ostean, erabili dituen «aitzakiak zaharkituak eta onartezinak» direlakoan dago, are eta gehiago, «gaur egungo bake prozesuaren baitan».

Hileko azken ostiraletan ohi bezala, gaur herrietan egingo diren elkarretaratzeak «antzeko egoerak berriro gerta ez daitezen eskatzeko» baliatzera dei egin du presoen eskubideen aldeko mugimenduak.

Bi preso, gose greban

Bestalde, Etxerat elkarteak Muret Seysses espetxean dauden Itziar Moreno eta Ohiana Garmendia euskal preso politikoak astelehenetik gose greba egiten ari direla aditzera eman zuen atzo.

Protesta honen bidez, espetxea beraien aurka izaten ari den jarrera salatu nahi izan dute. Horren adibide, Itziar Morenok «azken hiru egunetan funtzionarioekin izandako bi liskarrak» nabarmendu zituzten.

Astelehenean, Itziar Moreno bilbotarrak lehendabiziko eztabaida izan zuen funtzionario batekin, eta «oso modu txarrean» mitard-era (zigor ziegara) eraman zuten. Bigarren liskarra atzo bertan gertatu zen, funtzionarioek Moreno medikura eraman behar zutenean.

Etxeratek azpimarratu zuenez, bi presoak «aspalditik bizi dute tentsio giroa espetxe honetan, eta funtzionarioek beraiekin duten jarrera lotsagarria da».

BIZITZA OSORAKO

Ion Kepa Parotek biziarteko zigorra jaso zuen. Alta, bere kasuan, Estatu frantseseko legeek, 15 urte bete ostean, baldintzapeko askatasuna eskatzea ahalbidetzen diote. 2005etik aukera hori izateko eskubidea du.

BI URTE

Baldintzapeko askatasun eskaera berri bat egiteko asmoa berretsi du bere familiak. Dosier guztia tramitatu eta aztertzerako, ordea, gutxienez beste bi urte beharko ditu preso lapurtarrak.

Fin de semana repleto de actos solidaridarios por los presos

El primer fin de semana de junio acogerá varias iniciativas solidarias a lo largo y ancho de toda nuestra geografía en apoyo a los presos políticos vascos y sus familiares que sufren la política de dispersión.

Hoy, último viernes de mes, se celebrarán concentraciones en multitud de barrios y pueblos de Euskal Herria para pedir la repatriación de los presos. En Iruñea, el movimiento Herrira presentará la iniciativa «Herritarren epaia», que recorrerá varios puntos del país para informar sobre la doctrina 197/2006 y pedir la derogación del alargamiento de las condenas.

Por lo que respecta al día de mañana, se celebrará en Atarrabia la decimoquinta edición del festival solidario Hatortxu Rock, que este año contará con un cartel de auténtico lujo. Por el escenario desfilarán grupos de gran renombre como Riot Propaganda, el proyecto conjunto de la banda de rock madrileña Habeas Corpus y los raperos valencianos Los Chikos del Maiz; Fermin Muguruza, de vuelta de Latinoamérica dentro de su gira «No More Tour»; los navarros Berri Txarrak; y el grupo elorriotarra Iheskide.

Como colofón, Oiartzun acogerá la mañana del domingo la carrera solidaria «Lasterbidean» por los derechos de los presos. La primera edición de esta iniciativa contará con dos recorridos: uno de 4,25km para los más pequeños y otro de 8,13km para los mayores. Después habrá un acto político a cargo de Etxerat y una comida popular.

Ayer, en las concentraciones de Donibane e Iturrama, se reunieron 49 y 35 personas, respectivamente. M.P

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo