argia | Mikel Garcia Idiakez
Nuclenor-ek adarra jo digu berriz
Antzerki hutsa zela ohartarazi zuten eszeptikoenek, Espainiako Gobernuari (honek sektore energetikoan ezarri nahi zuen zerga-sistema berriari) presioa egiteko iragarri zuela Nuclenor enpresak Garoña zentral nuklearraren itxiera.
(...) antzezlan honetan laguntza ordainezina du Nuclenor-ek (alegia, berau osatzen duten Iberdrola eta Endesa enpresa energetikoek). Batetik, Espainiako Gobernuak alfonbra gorria jarri dio Garoñari (...). Bestetik, ager-gordeka ibili ostean, Segurtasun Nuklearraren Kontseiluak argi utzi du, beste behin, zein irizpideren arabera hartzen dituen erabakiak. Erakunde guztiz politizatua -alderdi politikoek aukeratzen dituzte Kontseiluko bost kideak: PPk bi, PSOEk beste bi eta CiUk bat- eta pronuklearra izanik -enpresa elektriko nuklearretan lan egindakoak dira kideak edo haiei lotuak daude-, Garoñaren jarduna luzatzearen alde egin dute beti -2009an hala ebatzi zuen Kontseiluak, nahiz eta zentralak ez zituen betetzen aurretik eskatutako baldintzak, eta iaz ere luzapena gomendatu zuen, Europar Batasunak eskatutako «estres probak» egin aurretik-.
(...) asko dira zentralaren jarduna eteteko arrazoiak. Energia nuklearretik harago doa eztabaida, aspaldi iraungitako zentrala baita Garoña (...).