GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

harri-zulatzea

Sei talde neurtuko dira Gallartan hasiko den Euskal Herriko Ligan

J.L.

Sei talde izango dira bihar Gallartan abiatuko den Euskal Herriko Ligan. Bihar 13.30ean jokatuko da lehen jardunaldia, Gallartako Dolores Ibarruri plazan. Aurtengo ligak, gainera, sei jardunaldi izango ditu.

Burdin Gazteak, Errekatxo, Kabiezes, Las Karreras A, Las Karreras B eta Trapagaran izango dira parte hartuko duten taldeak. Bihar, ordea, zazpi talde izango dira, herrikoa, Gallarta, parte hartzaileen artean izango baita, nahiz eta gero txapelketan ez duen parte hartuko. Aurten, gainera, jardunaldi bat Nafarroara eramango dute, abuztuaren 15ean jokatuko baita Leitzan. Berrikuntza handia izango da hori.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo