GARA > Idatzia > Kultura

Lizarrustiko parketxeak ate berri bat ireki nahi dio kulturari eta arteari

GARA | DONOSTIA

Ataunen, Aralarren magalean aurkitzen den Lizarrusti parketxeak kultur atari ere izan nahi du. Dagoeneko badaramatzate hiru hilabete argazki erakusketa ezberdinak eginez, baina egitarau hori indartu egin nahi dute uda partean. «Bertan kultura mugimendu bat sortu nahi da», azaldu zuten.

Gaur arratsaldean, 18.00etatik aurrera, Gorka Zabaleta kantautore gaztea arituko da, eta hemendik aurrera, astebururo ez bada ere, ia larunbatero musika, bertso, olerki edo irudi emanaldi bat antolatzeko asmoa dute. «Aralar mendikatera abiatzeko gune estrategikoa da eta jatetxe, taberna, aterpetxe eta museo gisa funtzionatu izan du. Orain, erabilera horiez gain kultura mugimendua sortu nahi da, eta horren harira dator kontzertu hau», azaldu zuten.

Horren gain, astelehenean erakusketa bat inauguratuko dute, Pirinioetako artzain txabolen maketekin osatutakoa. Uztailaren 7ra bitartean egongo da, eta ondoren pintura erakusketa bat izango dute abuztura arte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo