GARA > Idatzia > Euskal Herria

Euskal Festak egingo dituzte Iruran, Garagardo Azokaren ordez

GARA | IRURA

Irurako Ikastolak eta Jai Batzordeak, Udalaren laguntzarekin, Garagardo Azoka antolatu izan dute azken hamar urteetan. Aurten, ordea, herritarren eta bailarako bizilagunen aisialdiko ohiturak aldatzen ari direla ikusirik, haren ordez Euskal Festak egingo dituzte ekainaren 13tik 16ra.

Iragarri dutenez, lehen egunean sagardo dastatzea izango da 19.00etan, Gazte Alaiak elkartean. Hilaren 14an, errotzen ari den pintxo potea egingo dute, eta 15ean, herri bazkaria plazan, euskal produktuekin: entsalada, Ibarrako Montes Etxeko letxuga, tipulin eta tomatearekin, basatxerria eta postrerako Idiazabal baserriko gazta, irasagarra eta intxaurrak. Edateko, Petritegiko sagardoa txiritik eta Errioxako ardoa. 16an, artisautza eta janari azoka egingo da, Dantzari Txiki Egunarekin batera. Irura, Anoeta, Villabona, Alegia eta Ibarrako dantzari eta musikariek parte hartuko dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo