GARA > Idatzia > Euskal Herria

Atxilotuen ingurukoek «kezka larriz» bizi dute inkomunikazioa

Urnietarrak eta andoaindarrak kalera atera ziren atzo arratsean manifestazio banatan, Jon Lizarribar eta Ruben Gelbentzu herrikideen askatasuna eskatzeko. Guardia Zibilak Madrilen inkomunikatuta dituenetik hogeita hamar ordutik gora betetzen ziren orduan. Andoainen eginiko elkarretaratze batean, atxilotuen ingurukoek egoera «kezka larriz» bizi dutela aitortu zuten, poliziaren inpunitatea erabatekoa delako. «Ondo dakigu torturatu egiten dela», salatu zuten.

p012_f01.jpg

GARA | DONOSTIA

Auzitegi Nazional espainoleko Ismael Moreno epaileak gaur hartuko die deklarazioa Jon Lizarribar eta Ruben Gelbentzuri, iturri judizialek jakinarazi zutenez. Ez zuten zehaztu, ordea, bi euskal herritarrek inkomunikaziopean jarraituko duten ala ez.

Urnietarra eta andoaindarra Guardia Zibilaren eskuetan zeuden artean, euren bizilekuetan manifestazio bana egin zuten atzo beren herrikideek. 19.30ean Andoainen, Gelbentzuren askatasuna eskatzeko; 20.00etan Urnietan, Lizarribarren alde egiteko. Lehenengo kasuan, martxa abiatu aurretik, agerraldia egin zuten bi atxilotuen alde senide, lagun eta bizilagunek.

Asteazken goizaldean Polizia euren etxeetan sartu eta zortzi orduz luzatu ziren miaketak, eta atxilo eraman zituzten ondoren. Egoera hau «kezka larriz» bizi dutela adierazi zuten atzo ingurukoek, «zoritxarrez, ondotxo baitakigu inkomunikazioak eskaintzen duen zigorgabetasunean, Guardia Zibilak herritarrak torturatu egiten dituela», esanez. Gogorarazi zuten, egoera berean egon direnen lekukotzek erakutsi dutela «inkomunikaturiko atxiloaldiak torturaren erabilerari ematen diola bide».

Sarekada Euskal Herrian ireki den agertoki berriaren aurrean «bakearen etsaiek» hartutako jarreraren adierazle dela uste dute, «helburu politiko jakin bati» erantzuten diolako.

Ildo beretik mintzatu zen atzo Sortu. Iñigo Urkulluren gobernuaren konplizitatea kritikatu zuen, alderdiaren iritziz «PPren inboluzioa elikatzen baitu». Hitzok Josu Erkoreka Lakuako bozeramaileak egindako adierazpenen ondotik heldu ziren, zeinetan baieztatu zuen atxiloketak «saihestezinak direla ETA bizirik dagoen bitartean».

Alderdi batzuek atzera egiten duten arren, Andoaindik ohartarazi zuten Euskal Herrian gizartea ez dagoela atzera martxa egiteko prest, nahia bake bidean aurrera egitea baita. «Ondorioz, ez ditu iraganeko errezetak onartzen -esan zuten agerraldian-. Gure herria bakea eraiki eta askatasuna eskuratzera doa. Bide horretan, ezinbestekoa izango da kalera atera eta mobilizatzea».

Azkenik dei bat luzatu zieten euskal herritarrei, «eta modu berezian andoaindarrei»: «Egoera hau iraultzeko erronka dugu parean, Euskal Herrian errepresioa ezinezko bilakatu behar dugu. Hori lortzeko bidea Euskal gizartearen gehiengo zabal baten iritzia kaleratzea da».

Atxiloketak gauzatu ziren herrietan ez ezik, beste udalerrietan ere elkarretaratzeak egin ziren presoen eskubideen alde, baita Lizarribar eta Gelbenzturen alde ere. Errotxapean, 35 pertsona bildu ziren, Mendillorrin, 32; Sarrigurenen, 21 eta Santurtzin 62. Azken honetan, deportazioari buruzko dokumentala eskaini zuten elkarretaratzea amaitu zenean.

Amaiur exige que se aplique el protocolo para prevenir la tortura

Ante el arresto incomunicado de los dos ciudadanos vascos, Amaiur exigió ayer que se apliquen los protocolos de prevención de la tortura. Lo hizo tanto en el Congreso español como ante la Defensora del Pueblo, quien preside el Mecanismo de Prevención de la Tortura en el Estado español, instándoles a visitar las dependencias de la Guardia Civil para comprobar el estado de los dos detenidos. A mediodía, los diputados Iker Urbina y Xabier Mikel Errekondo mantuvieron un encuentro con dos representantes de esta institución, a quienes mostraron su preocupación por el trato que pudieran estar recibiendo. En declaraciones a la prensa tras el encuentro, Urbina remarcó que «no tiene ningún sentido» que Jon Lizarribar y Ruben Gelbentzu permanezcan incomunicados, especialmente teniendo en cuenta que se les acusa de hechos ocurridos hace once años y que, según el ministro español del Interior, Jorge Fernández Díaz, los elementos de la investigación están en manos de la Policía.

En esa reunión, los electos abertzales instaron a la Defensora del Pueblo, Soledad Becerril, a visitar las dependencias policiales para interesarse por el estado de los detenidos y sobre la aplicación de la recomendación del Comité Europeo para la Prevención de la Tortura.

En la misma línea, Urbina remitió una carta a los miembros de la comisión de Interior del Congreso, a quienes invitó también a solicitar una visita a los calabozos de la Guardia Civil. Previamente, el diputado también se había dirigido al ministro del Interior, solicitándole que se levantase la incomunicación. A.P.

EGUNERO DEIALDIAK

Atxilotuak babesteko egunero mobilizazioak deitu dituzte. 19.30ean da hitzordua Andoainen, Zumean; Urnietan 20.00etan, San Juan plazan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo