GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

.eus domeinua onartu dute

Euskarak eta euskal kulturak badute adierazle berri bat Interneten

Bide luze eta neketsua izan da, baina euskararen eta euskal kulturaren komunitateak dagoeneko badu berezko domeinu bat. 2014ko apiriletik aurrera, bukaeran .eus marka duten Interneteko helbideak ikusi ahal izango ditugu. Ostiralean, lorpena ospatzeko jaia egingo dute Bilbon, «euskararen herriaren nazio aitortza» berri bat lortu baita, bultzatzaileek nabarmendu dutenez.

p006_f01.jpg

Nerea GOTI | BILBO

Datorren urteko apiriletik aurrera ikusi ahal izango dira Interneten .eus bukaera duten lehendabiziko helbideak. Marka horrekin bereiziko dira euskararen edota euskal kulturaren inguruko informazioa jorratzen duten webguneak, euskara eta euskal kultura sarean «ikusgarri bilakatuko dituztenak».

Berria ostiralean jakin genuen, ICANN erakundeak euskara eta euskal kulturaren .eus domeinua onartu zuela jakinarazi zuenean. Nahia egia bihurtu duen PuntuEus fundazioak prentsaurrekoa eskaini zuen atzo bertan Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan, egindako lan luzearen lehenbiziko emaitzaren garrantzia azaldu eta hemendik aurrerako pausoen berri emateko.

PuntuEus fundazioko patronatuko partaide diren elkarte eta erakundeetako ordezkariak bildu ziren Bilbon. Mahaian, Paul Bilbao (Kontseilua), Odile Kruzeta (EITB), Joan Mari Torrealdai (Euskaltzaindia), Iratxe Esnaola (PuntuEus), Xabier Arrieta (Partaide), Juan Mari Apaolaza (Euskal Idazleen Elkartea), Juan Luis Ordiales (Telekomunikazioko Ingeniarien Elkargoa), Koldo Tellitu (Ikastolen Konfederazioa) eta Juan Mari Pikatza (Informatikako Ingeniarien Elkargo Ofiziala).

Horiek patronatuko 11 kideak dira, baina zehaztu zutenez, beste 46 elkarte dago PuntuEus fundazioan. Horien artean, badaude komunikabide ugari: GARA eta NAIZ, EITB, «Berria» eta Noticias Taldea. Baina hor daude ere EHU, Mondragon, UEU, Deustu eta Nevadako (CBS) Unibertsitateak, Elhuyar, Elkar, Txistulari Elkartea edo Eusko Ikaskuntza, besteak beste.

Nazioartean aitortza

Ekimenaren bultzatzaileek nabarmendu zutenez, «euskararen herriaren nazioarteko aitortza» da .eus domeinua. «Lehen mailako Interneteko domeinu bat» da, eta hori «komunitatearen garapen lokalerako tresna global bat» da, nabarmendu zuen Joan Mari Torrealdaik, fundazioko kide den Euskaltzaindiaren ordezkariak.

Erabakia jaso arteko prozesua luzea izan da. Sei urte dira proiektua jaio zenetik, «euskararen eta euskal kulturaren Interneteko presentziari, izanari, izena» jartzeko asmoarekin.

Denbora luze honetan «isilik» ibili direla esan, eta «prozesuak hala eskatzen zuelako» izan dela argitu zuten atzoko agerraldian.

Azaldutakoaren arabera, prozesuaren atzerapenaren atzean badaude beste arrazoi bi: eska zitezkeen domeinu kopurua eta horien izaera, eta «gTLD (Generic Top Level Domain) izenekoaren barruan, .gal eta .scot bezalakoak aztertu dira.

Hurrengo hilabeteetan ICANNekin kontratua sinatu behar du fundazioak, «administrazioa, kontrola eta kudeaketa» egin ahal izateko. Ondoren, proba teknikoak etorriko dira, eta 2014ko apirilerako espero dute lehendabiziko webguneen erregistroa. «Bitartean, PuntuEus fundazioak egutegi, urrats eta aukera guztien berri emango du», esan zutenez.

Gaineratu zutenez, bospasei hilabete inguru beharko dira «domeinua martxan jartzeko falta diren urratsak egiteko». Hurrengo pausoa domeinuaren erabilera zabaltzea eta indartzea izango da.

Fundazioaren lanaren ondoan milaka euskaldunen parte-hartze aktiboa eta konpromisoa egon da, «egunero-egunero euskarazko Internet posible eta errealitate egiten duten» milaka norbanako. «Horiek gabe, ez dago euskara eta euskal kulturaren komunitaterik sarean. Horiei esker, .eus domeinuak esanahia eta zentzua du, eta konpromiso hori indartzera dator, hain zuzen, .eus domeinua».

Jasotako erabakia helburua baino tresna dela nabarmendu zuten bultzatzaileek, eta lorpenaren garrantzia ospatzeko datorren ostiralerako jaialdi bat antolatu dutela ere iragarri zuten. EHUko paraninfoan izango da, Abandoibarran, 13.00etan hasita.

patronatuan, 11

Euskaltzaindia, Kontseilua, Euskal Konfederazioa, Euskal Idazleen Elkartea, EHU, Ikastolen Konfederazioa, Ikastolen Elkartea, EITB; Telekomunikazio Ingeniarien Elkargoa, Informatikako Ingeniarien Elkargoa eta Internetikak osatzen dute Patronatua.

Dos criterios, el lingüístico y el cultural, para no alejarse del principal objetivo

El objetivo no es tanto conseguir el dominio en sí mismo como hacerse con una herramienta «imprescindible» para el impulso en Internet del euskara y la cultura euskaldun. Así explicaron ayer los impulsores de la iniciativa, la Fundación PuntuEus, la importancia de la herramienta que se estrenará en breve y que estará al alcance de los usuarios y depositarios de información en la red, aunque con arreglo a unos criterios ligados a la comunidad a la que da servicio, porque tal y como detalló Iratxe Esnaola, integrante de la fundación, «.eus no puede ser un .com. No puede aceptar cualquier web, que no sea acorde a sus objetivos».

Con arreglo a ese fin, que se centrará en impulsar el euskara y la cultura vasca, se han fijado dos criterios: el lingüístico y el cultural.

En torno al primero, Esnaola precisó que no se exigirán contenidos íntegramente en euskara, atendiendo a «nuestra realidad sociolingüística». «En la medida que es una herramienta para impulsar, no se exige el 100% desde el principio», detalló, para añadir que la cuestión es que la página web en cuestión, esté en la lengua que esté, «tendrá que tener una mínima versión en euskara y además esta debería desarrollarse en el tiempo». «Ese es el objetivo, que la presencia de esos contenidos [en euskara] aumente», señaló al respecto. De hecho, respondiendo a preguntas de los periodistas, la representante de PuntuEus consideró que puede darse el caso de que como en .cat exista alguna página que tratando la cultura vasca no tenga contenido en euskara. «También tendrán espacio», aclaró, aunque consideró que es difícil que se dé un caso de estas características. «Si se han fijado criterios es para no alejarnos de los objetivos», subrayó.

Por otro lado, aclaró que los dominios no son excluyentes y por lo tanto se podrán compartir. De lo que se trata es que .eus sea el primer dominio, aunque se utilicen otros dominios, indicó. N.G.

komunitatea oinarri

Komunitateetan oinarritutako 84 eskari jaso zituen ICANNek, .eus barne, eta 66 izen geografiko: .barcelona, .madrid, .paris gisakoak. Eremu geografikoaren arabera, 675 Europatik eta 303 Asia Pazifikotik, besteak beste.

askoren lorpena

«PuntuEus fundazioak egin zuen eskaria, baina .eus domeinua onartzea milaka euskaldunen parte-hartze aktibo eta konpromisoagatik izan da posible», azaldu zuten. «Egunero euskarazko Internet posible egiten» duten horiei guztiei esker izan da, gaineratu zutenez.

sei hilabete

Orain kontratua sinatu behar dute kudeaketa hartzeko, eta sei hilabete inguru beharko dira domeinua martxan jartzeko. «Erabiltzea, ikustea eta indartzea izango da .eus domeinuari zentzua emateko modua», nabarmendu zuten bultzatzaileek.

1.930 eskaera

ICANN da domeinuak onartzen dituen nazioarteko erakundea. Honek 1.930 eskari jaso zituen, eta horietatik guztietatik 751 eskari 230 domeinurekin lotuta zeuden. Esan zutenez, .blog hamar entitate desberdinek eskatu zuten.

 

Bost urte luze eman ditu euskal gizarteak domeinuaren zain

2008an PuntuEus elkartea sortu zuten eremu ezberdinetako hamaika elkartek. Interneten lanean ari zirenak ziren tartean, eremu akademikoari loturikoak eta baita komunikazio eremukoak ere. 2009ko urtarrilean iragarri zuten .eus domeinua lortzeko lanari ekingo ziotela. Hurrengo bost hilabeteetan 25.000 herritarren atxikimendua jaso zuten eta 30 elkarte batu ziren PuntuEus-era (57 dira orain).

2010eko martxoan proiektua aurkezteko moduan izango zirela uste zuten orduan, baina 2009 amaitzerako jakin zuten ez zela posible izango. 2011ko ekainaren 20an PuntuEus elkartea eta bere xedea bururaino eramango zuen fasea hasi zen, ordea. ICANNek 2012ko urtarriletik aurrera lehen mailako (gTLD) domeinu berriak eskatzeko epea irekiko zuela iragarri baitzuen. Hori jakin orduko esan zuten euskal elkarteko ordezkariek 2012an .eus domeinuaren eskaria egiteko moduan izango zirela.

Bide horretan, 2012ko martxoan, elkartearen izen bera daraman fundazioa aurkeztu zuten, domeinuaren eskaria egin, euskararen eta euskal kulturaren komunitatea ordezkatu eta domeinua iristen zen egunean bera kudeatzeko ordezkari gisa. Proiektua osatu eta maiatzean bidali zioten proiektua ICANN erakundeari. Aste pare batera hurrengo fasera igaro zela jakin zuten, eta herenegun, .eus domeinua onartu dutela. Aitortza lortu du sarean euskarak, baina agerraldian esan zuten moduan, «euskararen herria munduaren aurrean ikusgarri bilakatzeko modua» domeinu hori bera «erabiltzea, ikustea eta indartzea da». GARA

PuntuEus ekimena

PuntuEus elkartea sortu zen «ICANNen aurrean komunitatearen izenean domeinua eskatuko zuen erakunde bat» behar zelako. Hasieran 11 elkarte ezberdin batu ziren, eta orain 60 bat elkarte «txiki zein handi publiko zein pribatu» daude.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo