GARA > Idatzia > Kultura

Saure argitaletxeak komikien testu lehiaketa abiatu du «on line»

p054_f04.jpg

p054_f05.jpg

p054_f06.jpg

GARA | DONOSTIA

Saure argitaletxeak euskarazko idazketa bultzatzeko lehiaketa bat abiarazi du, komikiak eta euskara elkarrekin lotu nahirik. Bertan parte hartzeko baldintza bakarra 14 urte edo gehiago izatea da. Testuak euskaraz idatzi beharko dira, on line.

Izen-ematea banaka egingo da, ez taldeka, horretarako propio sortutako web orrialdean. Lehiaketaren funtsa, azken batean, komiki batzuei testua jartzea izango da, istorio bat kontatzeko, aurretiaz emandako marrazki batzuk baliatuta.

Epaimahaiak gidoiaren originaltasuna, sormena (hitz-jokoak, ironia, irudimena...) eta testuaren gramatikaltasuna hartuko ditu aintzat. Hamar lanik onenek sari bana jasoko dute, lehenengoak, 300 euro, diploma eta «ekomiki» bat.

Lehiaketan parte hartzeko epea 2013ko urriaren 18an bukatuko da. Izena emateko, web honetan: www.ekomikiak-saria.com.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo