argitalpena
«Insula» aldizkariak monografikoa eskaini dio euskal literaturari
«Insula» aldizkariaren azken zenbakiak, 797.ak, gaur egungo euskal literaturaren monografiko bat egin du, eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakasle Jon Kortazar eta Xabier Etxanizek koordinatu dituzte aldizkariak biltzen dituen lanak. Gaur egungo euskal literaturaren ikuspegi zabala ematen dute artikuluek. EHUko iturriek jakinarazi zutenez, «Insula» egungo literaturari buruzko aldizkari zaharrenetariko da, 1946an sortua. Europako eta Amerikako hispaniar ikasketen sailetan zabalkunde handia lortu du, eta alor akademikoan ospe handienetakotzat jotzen dute. Aldizkariak euskal literaturari buruzko lehen monografiko bat egin zuen 1998an, eta atera berri duen zenbakia ordungoaren jarraipena da, 2000tik orain arteko euskal literaturaren panorama aurkezten baitu.