GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

sega | Nazioarteko era

Joxe Gabirondo txapela lortzetik oso gertu geratu da

Gazteluko segalari beteranoak, atzokoarekin, bi garaipen eskuratu ditu jarraian. Mitxelenak lortu zuen bigarren postua, eta bera izan daiteke lehen sailkatuari aurre egin diezaiokeen bakarra.

p034_f01.jpg

Jon LEUNDA

Joxe Gabirondok esku-eskura dauka Euskal Herriko nazioarteko erako Liga, atzo ere irabazi egin baitzuen. Emakumezkoetan, aldiz, gauzak estuago daude, Alatzne Etxaburuak lortu baitzuen garaipena, eta orain gauzak estutu egin dira. Gazteetan, ere gauzak estu eta larri geratu dira, Intxaustik irabazi baitzuen atzoko saioa.

Gizonezkoetan, bakoitzak 100 metro karratuko saila moztu behar izan zuen. Lehen jardunaldian ere Joxe Gabirondo izan zen onena, eta atzo irabazita, txapela ia eskuetan geratzen zitzaion. Azkenean, Gazteluko segalari beteranoak bere maisutasuna erakutsi zuen, eta bigarren garaipena lortu zuen, eta sailkapen nagusian ere aldea kendu, eta txapela lortzetik oso gertu geratu zen.

Bigarren postuan sailkatu zen Bixente Mitxelena. Aste honetan zenbait arazo izan ditu, baina oiartzuarrak lan bikaina egin zuen, eta atzo bigarren amaitzeaz gain, sailkapen nagusian ere bigarren postuan geratu zen. Hurrengo bi postuetan ezusteak ere izan ziren, izan ere Garaialdek lortu zuen hirugarren postua. Lehen jardunaldian zortzigarren sailkatu zen, eta itxura bikaina eman zuen. Gauza bera egin zuen Gipuzkoako Txapelketako betiko erako kanporaketan ere, eta finalean sailkatu zen. Atzo, orain arteko saioetan erakutsi dituen susmo guztiak baieztatu zituen, hirugarren postua lortuta.

Laugarren postuan, berriz, Artzelus sailkatu zen, eta askorentzat ezustea izan zen. Bosgarren postuan, aldiz, Altzo sailkatu zen, lehen jardunaldiko postua errepikatuz. Sailkapen nagusian Gabirondok jarraitzen du lehen postuan, eta Mitxelenak bigarren. Badirudi bi hauen artean egongo dela txapela, nahiz eta gazteluarrak abantaila baduen; izan ere, orain arteko bi saioak irabazi ditu. Bigarren Mitxelena doa. Lehen jardunaldian hirugarren sailkatu zen; eta atzo, berriz, bigarren.

Etxaburua

Emakumezkoetan gauzak askoz ere estuago daude, nahiz eta txapela Etxaburuaren, Imazen eta Astondoaren artean egongo den. Lehen jardunaldian Imazek lortu zuen garaipena, baina atzo Alatzne Etxaburuak lortu zuen garaipena. Iaz ere berak jantzi zuen txapela, baina lehen jardunaldian hirugarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Hala ere, atzo garbi utzi zuen aurten ere txapela lor dezakeela, nahiz eta horretarako azkeneko jardunaldian garaipena lortu beharko duen, txapelari eutsi nahi badio.

Imazek bigarren postuan amaitu zuen, eta hala ere lehenengo jarraituko du, nahiz eta badaezpada, azkenekoan ere garaipena erdietsi beharko duen, txapela lortu nahi baldin badu. Astondoak amaitu zuen atzo hirugarren, eta lehenengoan bigarrena izan zen. Txapela lortzeko aukera gutxiago izango ditu, baina hori lortu nahi baldin badu, azkenekoan irabazi egin beharko du, eta gero itxaron, ea besteek zer egiten duten. Neska bakoitzak 35 metro karratuko saila ebaki behar izan zuen. Gazteetan, Intxaustik irabazi zuen, Mitxelenaren aurretik. Lehen jardunaldian, emaitza alderantzizkoa izan zen. Ekainaren 30ean Azpeitian jokatuko da azkeneko saioa

Neskak

Nesketan, Alatzne Etxaburuak, iazko txapeldunak, lortu zuen garaipena, baina, Imazek, lehen saioko irabazleak, bigarren egin zuen, eta berak jarraituko du sailkapen nagusian lehenengo.

Gazteak

Gazteetan, Intxausti izan zen atzo garaipena lortu zuen segalaria, eta bigarren sailkatu zen Mitxelena II.a. Lehen jardunaldian alderantziz gertatu zen, eta azken saioan erabaki beharko da dena.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo