kale antzerkia
Txubio Fernandez de Jaureguik jaso du Artekale saria
Bigarren urtez, kale antzerki konpainien elkarteak Artekale Eguna ospatu du asteburu honetan. Otxandion izan zen iazkoa, eta aurten Araban elkartu dira, Gopegin -hirugarrena Gipuzkoan egiteko asmoa dute-. Herritarrei antzerki, musika, zirku nahiz dantza ikuskizunak musu truk eskaintzeaz gain, Artekalek azken hiru hamarkadak antzerkiari eskaini dizkion Txubio Fernandez de Jauregui gasteiztarra omendu zuen. Fernandez de Jauregui Trapu Zaharra eta Kolectivo Monstrenkoko kidea da, besteak beste.