GARA > Idatzia > Euskal Herria

Espagnacek aurkeztu Kooperazio Poloa legez kontrakoa jo dezake Gobernuak

A.MANTEROLA |

Atzokoa ere egun eztabaidatsua izan zen Ipar Euskal Herriko aitortza instituzionalaren inguruan. Lurralde Koordinakundeak goizean bilkura egin zuen Estatus Bereziko Lurralde Elkargoaren aldarrikapenarekin aitzina egin edo ez deliberatzeko.

Bilera ostean kaleratu agirian, Lurralde Deszentralizazioaren lege berriaren gorabeherak «arreta handiz» jarraituko dituztela adierazi zuen. Koordinakundearen apustua, ordea, «joera politiko desberdinetako hautetsien eta eragile askotarikoen artean inoiz ez bezalako adostasuna» bildu duen Lurralde Elkargoaren aldekoa dela berretsi zuen.

Horregatik, «lortu beharreko jomuga» izaten segitzen duela gaineratuta, ekainaren 1eko manifestazioan François Hollande presidenteari eginiko deialdiaren ondotik «etorkizun instituzionalari buruzko elkarrizketa gune berri bat irekiko» dela espero dute.

Agian bide laburra

Gerora jakin zen Frederique Espagnac senatariak aurkeztutako Antolaketa eta Kooperazio Poloaren (AKP) aukera dela-eta aipatu bilkura nahiko liskartsua izan zela, batez ere PSko hautetsien artean.

Izan ere, Senatuaren lehen irakurketa gainditu ostean, litekeena da Asanblea Nazionalean Deszentralizazio lege berriaren eztabaida prestatzen ari direnek Espagnacen proposamena «onartezintzat» jotzea. Nonbait, hitzez hitz «egungo pays egitura AKP bat bihurtzea» jasotzen du eta legeak ez luke elkarte estatusa duen egitura batek halako bilakaerarik izatea baimenduko. Hala balitz, bide laburra izango luke AKParen aukerak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo