donostia 2016
«Bake-ituna» proiektuari hasiera emango diote bihar
Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren «Bake-Ituna» ikerketa eta erakusketa proiektuaren lehen kapitulua 1813ko hiriaren suntsiketa eta berreraikitzea gogora ekartzen duena da. Gertaera ezagutzera emateko martxan jarriko diren ekintzak ekainaren 28an hasiko badira ere, bihar izango dira lehenengo esku-hartze kulturalak «Aldiriak» atalaren barnean. Hala, Maialen Lujanbioren eta Xabier Erkiziaren «Hegi, egia, egiak» lana izango da ikusgai 20.00etatik aurrera San Telmo Museoan, Udal Liburutegiko Sotoan eta Bretxan. Datozen egunetan ere bestelako esku-hartze artistikoak izango dira.