GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Berdintasun Legea betearazi behar duenak ez du oraindik berak betetzeko premiarik sumatu

Atzo Gasteizko Gobernuaren Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Sail Arteko Batzordea bildu eta, besteak beste, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Planaren zirriborroaren lerro nagusiak aurkeztu zituen. Legegintzaldi guztietan bezala, Gasteizko Gobernuak emakumeen eta gizonen berdintasunari dagokionez botere publikoen jarduera orientatzeko jarraibideak eta esku-hartzeak koordinatu eta modu orokorrean bilduko ditu Plan horretan. Hala ere, 2005etik indarrean dagoen Berdintasun Legeak orientazio eta jarraibideak ez ezik, xedapenak ere jasotzen ditu emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan, eta xedapen horiek bete behar lituzkeen lehenak ez ditu bere osaeran betetzen. Lakuako Gobernuaren egitura osatzen duten karguetan lehendakariaren zortzi kontseilarien artean baino ez dira betetzen berdintasun irizpideak, hortik behera ez baita inondik inora iristen Legeak agintzen duen ordezkapen orekatura, erabakiak hartzen dituzten esparruetan bi sexuek gutxienez %40ko ordezkapena izatera, alegia. Paradoxa deitoragarria da zenbait lege betearazteko hain ardura handia erakusten duen Exekutiboak Berdintasun Legea elementu apaingarri gisa izatea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo