GARA > Idatzia > Euskal Herria

Sortu: «Gure eredu bakarra, Espainiarekiko lotura ahalik eta azkarren apurtzea»

Kontzertu eta Itun Ekonomikoaren hikamikari heldu dio Sortuk ere. Bere ustez, piztu den eztabaidak «mito forala gezur hutsa dela» islatzen du eta burujabetza osoaren alde egitera animatzen du. Hori dela-eta, Sorturen eredu bakarra independentziarena dela argi utzi du.

GARA |

PSCko Pere Navarrok piztutako eztabaidak alderdi guztiek posizioa hartzea ekarri du. Sortuk bere iritzia eman zuen atzo Donostian, Pernando Barrena eta Amaia Izko eledunen bitartez.

Hasteko, dagokion tokian jarri nahi izan zuten hikamika hau: «Gaurko testuinguru politikoan mito forala gezur hutsa da. Foralitatearen forma duten eskubide historikoak herri honek garai batean izandako eta indarrez ebatsiriko burujabetzaren arrastoak baino ez dira. Beraz, hitzarmena/Kontzertu formatua, Estatuaren interesen menpe euskal herritarron interesak jartzen dituena, ez da gurea. Are gutxiago, gure lurraldean lortutako errekurtsoak erabiltzen direnean Armada, Polizia, Errege Etxea, enbaxadak eta estatuko zorrak mantentzeko. Gure herriari libre izatea galarazten dion superestrukturan, hitz batean esanda», erantsi zuten.

Nabarmendu zuten «eztabaida hau posizio zentralista atzerakoietatik abiatzen dela», eta hau gertatzen dela hain zuzen ere «Euskal Herriko zein Kataluniako aldarrikapen soberanistek Estatu espainoleko marko konstituzionala gainditu dutenean».

«Argi dugu eztabaida horrela planteatzeak errealitate soberanista horri aurre egitea duela helburu», ondorioztatzen du Sortuk.

Aldiz, bi herri hauentzako konponbidea «beste zerbaitetan datza: burujabetza politikoan zein ekonomikoan. Politikoki nahi dugun eran antolatzeko independentzian datza. Eredu sozial justuagoa hautatzeko independentzian datza».

Ondorioz, «hau da gure posizioa -berretsi zuten Barrenak eta Izkok-: Ez dugu onartuko gure burua Espainian egotea ala ez egotea erabakitzea galaraziko digun formula, federala izan ala dena delakoa izan. Eta ez dugu onartuko higiene demokratikoarengatik».

GAMAZADA

Duela 120 urte nafarrek egindako plantoa gogora ekarri zuten: «Ez dugu onartuko gure erabakitzeko eskubidearen kontra foruak deuseztatzeko mehatxua erabiltzea».

Alfonso Guerra sobre los abertzales: «Menos lobos»

En el marco de este debate sobre los cupos reapareció ayer uno de los miembros del PSOE más centralista. El exvicepresidente español Alfonso Guerra fue entrevistado en Radio Euskadi y desde allí pidió a los abertzales y a los soberanistas catalanes «menos lobos», argumentando que son estos los que están amenazando con la ruptura.

Guerra admite que Concierto y Convenio «no rompen la solidaridad», pero no considera creíbles a quienes afirman que un ataque a este marco daría paso a una ofensiva soberanista.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo