GARA > Idatzia > Kultura

historiaurrea

Ekaindarren Egunaren IV. edizioa ospatuko dute Zestoan

Ekain kobazuloa Unescok duela bost urte Gizateriaren Ondare izendatu zuela gogoratzeko Ekaindarren Eguna ospatuko dute Zestoan datorren larunbatean. Horretarako, Ekainberrin bisita gidatuak egingo dituzte 10.00etatik 19.00etara, eta egunean zehar historiaurrean ehizatzeko eta sua egiteko erabiltzen zituzten tekniken berri emango dute. Baina jaia ez da kobazulora mugatuko, eta herri osoko txokoetan izango dira ekintzak. Hala, herrigunean ikuskizunak izango dira, bainuetxean 1928ko pelikula bat proiektatuko dute, bost emanalditan, Lili jauregian eraikina ezagutzeko bisita gidatuak egingo dituzte eta Sastarrain baserri eskolan hainbat jarduera izango dira abereekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo