
zinemaldia eta kontseilua
Euskarazko film laburren bigarren lehiaketa martxan dago jada
Zinemaldiak eta Kontseiluak film laburren bigarren lehiaketa jarri dute martxan euskararen erabilera sustatu eta normalizatzeko asmoz. Lan irabazlea -2.000 euroko saria jasoko duena- eta finalera iritsitakoak irailaren 26an proiektatuko dituzte jendaurrean estreinakoz, Zinemaldiaren 61. edizioan. Lanak irailaren 15era bitartean aurkez daitezke. Parte hartzeko eskakizunak www.euskarazbizinahidut.org atarian daude.