euskal kostaldeko museoen eguna
Bermeoko 1912ko galerna oroituko duen ikuskizuna gaur gauean Bilbon
Bilboko Itsas Museoak diziplina anitzeko ikuskizuna prestatuko du Euskal Kostaldeko Museoen Eguna ospatzeko, zeinak XX. mendearen hasieran Bermeon izan zen itsasontzi baten hondoratzea gogora ekarriko duen. «Galerna 1912 in memoriam» hildako arrantzaleei eginiko omenaldia izango da eta 22.00etan hasiko da museoaren kanpoaldean antzerki saioa, dantza eta musika uztartuz. Sarrera doakoa izango da.