GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Bake ponentziak ez du PSEk dioen arazoa

PSEk arazo bat du, Gasteizko Parlamentuko Bake eta Adiskidetzarako Ponentzia dela-eta, ponentzia osora eta gizartera zabaldu nahi duen arazoa. Alderdi horretako parlamentari Rodolfo Aresek, atzo, ponentziaren laugarren bileraren ostean, esan zuen lantaldea geldirik dagoela «oraindik arrakastaz aurrera egiteko gutxieneko oinarririk ez dagoelako», eta EH Bilduri egotzi zion horren errua, koalizio subiranista ez baitator bat «zoru etikoa» delakoarekin. Aresek esan zuenez, iraila arteko epean «ezker abertzaleak hausnartuko duela» espero du. Ponentziako beste parte-hartzaileak, EAJ eta EH Bildu, harrituta agertu ziren, PSEk jendaurrean existitzen ez den arrisku bat ikusarazi nahi duela iritzita eta eurak aurrera egiteko prest daudela berretsita.

PSEk arazo bat du, baina Bake eta Bizikidetzarako Ponentziaren arazoa ez da PSEk ikusarazi nahi duena. Ponentzian arazorik izatera, hori ez da EH Bildu, PSE bera baizik. Baina PSEren arazoa ez da EH Bildu «zoru etikoa» delakoarekin bat ez etortzea; izan ere, EH Bilduk Ponentzian parte hartzen du eta aurrera egiteko borondate osoa erakutsi du, hitzez eta egitez. PSEren arazoa PP ponentzian ez egotea da, eta PPk PSEren jarrera baldintzatzen duen bezala, PSEk ponentzia bera baldintzatu nahi du, bere kontraesanak konponbidean aurrera egiteko eskatzen duen gizartera eramaten ahaleginduz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo