GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Aizkora

Atutxa eta Otaegi neurtuko dira Txapeldunen Ligako bigarren saioan

Aitzol Atutxa eta Joseba Otaegi neurtuko dira gaur Hernanin, 12.30ean, Urrezko Aizkorako Txapeldunen Ligako bigarren jardunaldian. Bizkaiko eta Gipuzkoako txapelduna arituko dira nor baino nor, eta bi gazte hauen saioak normalean estuak eta politak izaten dira. Sei proba egingo dituzte, azkenekoa izan ezik, guztiak laburrak, eta iraupen probarekin amaituko dute saioa. Txapeldunen Liga igandean abiatu zen, eta Floren Nazabalek eskuratu zuen aurreneko puntua.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo