Espetxeratuak izan daitezkeenen aldeko konpromisoa eskatu dute
Auzitegi Gorenean bost gazte kartzelatu ala ez eztabaidatzen ari ziren bitartean, Iruñean ehunka lagunek etxeko giltzak erakutsi zituzten horiei babeslekua eskaintzeko seinale gisa. Euskal Herriak bizi duen egoera politikoan espetxeak husteko garaia dela adierazi zuten, ez horiek militante politikoekin betetzekoa. Horrekin batera, elkartasun erakustaldietatik harago joateko deia ere egin zuten, konpromisoak hartzeko ordua dela nabarmenduta.
Martxelo DIAZ |
Klin-klin. Giltza hotsak irudikatu zuen atzo Iruñeko Gaztelu plazan espetxeratuak izateko arriskuan dauden bost gazterenganako elkartasuna. Madrilen, Auzitegi Gorena Maider Caminos, Aritz Azkona, Luis Goñi, Xabier Sagardoi eta Mikel Jimenezen zigorra aztertzen ari zen bitartean, Iruñean ehunka lagunek etxeko giltzak erakutsi eta astindu zituzten. Auzitegiak gazteak atxilotzeko agindua emango balu ere, horien babesleku, euren etxeetako ateak irekitzeko prest direla irudikatu nahi izan zuten keinu horrekin.
Jarduera politikoagatik berriz kartzelatuak izateko arriskuan dauden gazteak ez ezik, Josu Esparzak ere, Korrikan presoen argazkiak erakusteagatik berriz kartzelara itzultzeko arriskuan denak, bildutakoen sostengua eta elkartasuna jaso zuen.
Gaztelu plazan egin zen agerraldian nabarmendu zutenez, «prozedura judizial hau guztia Euskal Herrian zabaldu den bake eta konponbide prozesu demokratikoaren aurkakoa da. Gernikako Akordioak zein Aieteko Adierazpenak argi adierazten dute epaiketa politiko eta zigor politiko guztiak bertan behera utzi beharra dagoela. Eta guk ere hala uste dugu».
Auzipetuei sostengua adierazteko elkartu zirenen artean, gisa eta adin guztietako hiritarrak zeuden. Horiekin batera, Nafarroako LAB sindikatuko arduradun Igor Arroyo, EH Bilduko Maiorga Ramirez, Patxi Zabaleta, Victor Rubio eta Bikendi Barea parlamentariak, koalizio bereko Peio Martinez de Eulate eta Patricia Perales Iruñeko zinegotziak eta Sortuko eledun Txelui Moreno izan ziren.
Ekainaren 22an Gaztelu plazan egindako ekitaldian auzipetuek jaso duten elkartasuna ikusi zela eta auzo eta herrietan ere mobilizazioak izan direla gogorarazi zuten. «Baina urrats berri bat egiteko momentuan gaude. Auzitegi Gorenak bost nafar hauen zigorra ezezta edo baiezta dezake, eta horrek esan nahi du bihartik [gaurtik] aurrera edozein momentutan atxilotu eta kartzelatu ditzaketela. Eta ez gaude prest hori gertatzen den bitartean beste aldera begiratzeko. Gatazka politikoa konpontzeko aukera historikoa bizi dugu. Ez da espetxeak betetzeko garaia, kartzelak husteko garaia baizik. Ez da militante politikoak atxilotzeko momentua, normalizazio demokratikoan sakontzeko momentua baizik», azpimarratu zuten.
Etxeko ateak zabaldu zituzten atzo, baina elkartasunetik konpromisoak hartzera pasatu beharra dagoela nabarmendu zuten. «Herri harresia auzolan ariketa bat da, bakoitzak ahal duen eta nahi duen moduan egin dezake ekarpena. Eta konpromisoak ere modu anitzekoak izan daitezke», esan zuten.
«Epaiketa injustu honen aurrean, Maider, Luis, Aritz, Xabier eta Mikel babesteko erabaki irmoa hartu dugu. Eta desobedientzia da norabide horretan geratzen zaigun ibilbide bakarra», gaineratu zuten.
Atzo bertan, espetxeratzeko arriskupean diren gazteen aldeko mobilizazioak izan ziren Iturraman, Barañainen, Undion eta Garesen.
Tal y como estaba previsto, el fiscal mantuvo la petición de cinco años de cárcel para Maider Caminos, Luis Goñi, Xabier Sagardoi, Aritz Azkona y Mikel Jiménez durante la vistilla celebrada ayer en el Tribunal Supremo español mientras que la defensa instó a la libre absolución. La Sala que dictará sentencia sobre este asunto estará integrada por los magistrados Carlos Granados, Joaquín Giménez, Miguel Colmenero, Antonio del Moral y Juan Ramón Berdugo, que será el ponente de la resolución. Tras la celebración de la vista, los magistrados podrían adoptar una decisión en cualquier momento.
Según el Ministerio Público, existen «pruebas abrumadoras» que vinculan a los cinco ciudadanos vascos con Segi y Ekin. Para ello se apoya especialmente en las declaraciones policiales tomadas durante los arrestos. Cabe recordar que varios de ellos denunciaron torturas durante su detención incomunicada a manos de la Guardia Civil, todas ellas ocurridas en 2008. Por este motivo, instó al Alto Tribunal a mantener las condenas de cinco años dictaminadas por la Audiencia Nacional española, en cuya sentencia consideraba probado que los condenados, «siempre coordinados entre sí, venían interviniendo en diferentes actuaciones propias de la violencia callejera a la que se dedica la organización desde finales de 2007».
La defensa, por su parte, argumentó que «no existen pruebas de cargo para demostrar que (los condenados) eran miembros activos de Segi». Por este motivo instó a la libre absolución de todos ellos, tal y como ya hizo durante el juicio celebrado en la Audiencia Nacional española. GARA