GARA > Idatzia > Kultura

UDATE

Donostiako Alde Zaharreko Herria kultur elkarteak 30. urteurrena ospatuko du


GARA | DONOSTIA

Aurtengoa urte garrantzitsua da Donostiako Alde Zaharrean aritzen den Herria kultur elkartearentzat, 30 urte bete baititu. Hiritarren parte hartzea sustatzeko ekintzak urtero antolatzen baditu ere, 2013 honetan are aukera gehiago izaten ari dira auzokideak ondo pasatzeko. Horien adibide dira antolatzen dituzten bisitaldiak, ibilaldiak, kontzertuak... aldarrikapenak ere ez dituzte alde batera uzten.

Bihar izango da ospakizun guztien artean handiena, 22.00etatik hasita Trinitate plazan Herria elkarteak hainbat ikuskizun eskainiko baitu. Antzerki eta dantza emanaldiak, bertso saioak, ikus-entzunezkoen proiekzioak eta abeslariak izango dira, tartean, Anje Duhalde, Erramun Martikorena, Aitor Gorosabel eta Xabi Bastida. Ekitaldi handi honetarako sarrera doakoa da.

Aurreko hilabeteetan

Ospakizunen baitan, urte hasieratik egin dituzten bestelako ekintzak ere anitzak izan dira. Adibidez, maiatzean Elgetara irteera egin zuten Intxorta gunera bisita egiteko. Mural lehiaketa ere antolatu zuten, Euskal Herriko zein beste herrietako borrokak gai zituenak, eta otsailean Urko Menaia kantautoreak bere kanta berriak aurkeztu zituen Dokan, elkarteak antolatutako kontzertu batean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo