GARA > Idatzia > Kirolak> Surf

Goi mailako nesken surf txapelketa Biarritzen

Nesken WCT zirkuituko seigarren txapelketa Biarritzen hasiko da aste honetan

Haritz LARRAÑAGA ALTUNA

Nesken lehen mailako zirkuitua (WCT) zortzi txapelketek osatzen dute. Itzuliko seigarren txapelketa, Biarritzen hasiko da asteazken honetan bertan eta uztailaren 14ra bitartean luzatuko da. Bertan izango dira zirkuitu honetan parte hartzen duten hogei lehiakideak, tartean Pauline Ado hendaiarra.

Egun Tyler Wright australiarra da ranking orokorrean buru. Berak irabazi ditu aurtengo zirkuituan egindako lehen eta azken txapelketak. Bere atzetik, Carissa Moore hawaiiarra dago, eta, hirugarren postuan, Sally Fitzgibbons australiarra.

Paulie Ado hendaiarra 13. postuan aurkitzen da egun, beraz, postuetan gora egin beharrean dago. Etxean jokatu eta urautsia ezagutzeak lagun diezaiokeela pentsa daiteke, baina lehiaketan edozein gauza gerta daiteke. Edozer dela, asteazkenetik aurrera ikusi ahal izango dugu zer gertatzen den Biarritzen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo