GARA > Idatzia > Euskal Herria

Paueko Dei Auzitegiak gaur aztertuko ditu lau euroagindu eskaera

Arantxa MANTEROLA | BAIONA

Paueko Dei Auzitegiko Instrukzio Ganberak gaur goizean aztertuko ditu Jokin Aranalde, Beñat Atorrasagasti eta Aitor Zubillaga duela aste batzuk atxilotutako iheslarien kontrako euroagindu eskaerak. Litekeena da, Aranalderen kasuan, abokatuak defentsa prestatzeko denbora gehiago eskatzea, duela egun batzuk oraindik ez baitzekiten zertan oinarritu den bere aurkako euroagindua.

Hiru iheslari politikoen aurkako eskaerak ez ezik, Ibon Fernandez Iradirena ere aztertu beharko luke Paueko Auzitegiak, betiere Madrilgo Audientzia Nazionalari eskatutako informazio gehigarria behingoz iritsi bada. Izan ere, Lannemezaneko espetxean zigorra betetzen ari den euskal presoa Pauera ekarriko duten bosgarren aldia izango da, Madriletik igorri dokumentazioan hutsuneak daudelako.

Manifestazioa 20an

Azken atxiloketak salatu eta euroaginduak bertan behera uztea exijitzeko, Bake Bideak manifestazioa antolatu du Baionan, datorren uztailaren 20n.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo