GARA > Idatzia > Euskal Herria

1936ko gerran hildako gudariei omenaldia egin diete Bakion

p012_f02.jpg


GARA | BAKIO

«Zuek sortu zineten enbor beretik...» idazpurupean, 1936ko gerran faxisten kontra borrokatu eta bizia galdu zuten guztiak omendu zituzten pasa den igandean Bakion. Urtero bezala, Ahaztuak elkarteak antolatutako ekimenak ehun bat pertsona bildu zituen omenaldirako, haietako asko frankismoaren errepresio gordina jaso zutenen senideak.

Txalapartariek ireki zuten omenaldia, eta, ondoren, Jon Lopategi, ekimen honetan sarritan ibilitako bertsolariak, bildutako denak hunkitu zituen. Ekitaldiaren lehen zatia Bermeoko hiru musikarik abestutako zenbait kantekin eta gudarien omenez dantzatutako aurreskuarekin amaitu zen.

Ostean, Ahaztuak 1936-1977 elkarteko kide batek hartu zuen hitza. Azaldu zuenez, «Euskal Herriak bigarren trantsizioa behar duela entzuten den une honetan, ernai egon behar gara, ez dugu iparra galdu behar, frankismoaren krimenen aurrean inpunitatea erantzun gisa izan zuten horiek berriro ere jokaldi berbera egin ez dezaten». Horretarako, biktimen antolakuntza eskatu zuen: «Herrian, batasunean, dago gakoa, trantsizio garaian egindakoa ezin diegu errepikatzen utzi, borrokaren bidez ekidingo dugu».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo