GARA > Idatzia > Kultura

UDATE | IPAR EKHIAN: Jon GARMENDIA, Idazlea

Festa da egunero

p051_f01.jpg


Festan, belarriak lozorroan murgiltzen dira, eta mingainak dantzan dabiltza. Nornahi eta zernahiri buruz, zer errana badaukagu. Gehientsuenoi atsegin zaigu hitz egitea, eta entzutea berriz oso gutiri. Ezaguna da bi belarri eta mihi bakar bat dugularik, alegia, matematikei kasu emanaz, gutiago hitz egin eta gehiago entzun behar genukeela.

Gaueko ordu txikietan, ordea, formulazioa guztiz aldatzen da. Eta desoreka agertzen da. Irten da festara lagun kuadrilla, eta denak hizketan ari dira, nork baino nork ozenago hitz egiten du, txandarik errespetatu gabe, eta erran behar duenak munduko arazo guztiak soluzionatuko balitu bezala. Denek dakite dena, eta denek dakite denari buruz. Batek ez ordea, hura isilik dago, eta bere lagunen oihuekin asperturik, ariketa bat proposatzen die: «Hara, joan den ordubetean ez zarete isildu, tertuliano aditu batzuk bazinate bezala mintzatu zarete; beraz, horra nik eskaintzeko dudana: hemendik aurrera hitz egiten duen hark goitik behera ezagutzen duen zerbaiti buruz egin dezala, ehuneko ehunean seguru den hari buruz» eta isildu egin da.

Baina pasa dira bost minutu luze eta isiltasuna nagusitu da haien artean, batak besteari behatzen dio, ea nork eginen dituen lehenengo hitzak. Halako batean, ariketa proposatzen duenak hartzen du hitza: «Tira, amaitu da ariketa, ez dakizuenari buruz hitz egin dezakezue berriro».

por aquí y por allá
Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo