GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

aizkora | Kanporaketa

Vicentek etorkizunean zeresan handia emango duela erakusten jarraitzen du

p038_f02_097x096.jpg

J.L.

Iker Vicentek, Mieltxo Mindegiak, Miguel Anjel Etxeberriak, Joxean Etxeberriak eta Aritz Goñik lortu zuten atzo Nafarroako Hirugarren Mailako finala jokatzeko txartela. Beraz, faborito guztiak izango dira azkeneko ekinaldian. Garaipena, berriz, lehiaketako gazteenak, Iker Vicentek, lortu zuen. 16 urte besterik ez ditu Otsagabiakoak.

Jendeak bazuen Mieltxo Mindegiaren lana ikusteko gogoa ere. Miel Mindegiaren semerik gazteena da, eta lehiaketa ofizialetan inoiz aritu gabeko bakarra ere bai, eta itxura ona eman zuen. Mutil handia da eta indar ikaragarria dauka. Bigarren postua eskuratu zuen Zubietako aizkolari gazteak.

Gaur, berriz, kadeteen trontzako finala jokatuko da, eta bertan hiru bikote lehiatuko dira, mailako txapela lortzeko. Bihar, berriz, Nafarroako lasto-altxatzeko, eta txingako finalak izango dira, kasu honetan gizonezkoetan. Lasto-altxatzen, Galarregi, Telletxea eta Retegi neurtuko dira, 45 kiloko lasto fardoarekin.

Txingetan, berriz, Berruezo, Zugarrondo, Callaghan eta Tabar neurtuko dira. Kirolari bakoitzak esku banatan 50 kiloko txingak hartu eta ahal bezainbeste metro egin beharko ditu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo