GARA > Idatzia > Euskal Herria

Erasoen gainetik, lanean jarraitzeko prestasuna agertu du Etxeratek

2013ko lehen sei hilabeteko txostena aurkeztu zuen atzo Etxeratek, preso eta iheslarien eta horien senideen egoerak txarrera egin duela argi utzita. Nolanahi ere, «bakea, justizia eta memoria» bultzatu nahi duten foro eta egitasmoetan parte hartuko dutela baieztatu zuten.

p011_f01.jpg

GARA |

«2012. urteko balantzea egin eta espetxe politikak okerrera egin zuela adierazi genuen. Handik sei hilabetera, zoritxarrez, ezin dugu bestelakorik esan». Etxerat elkarteak 2013ko lehen sei hilabeteko txostena aurkeztu zuen atzo, eta preso eta iheslarien egoera bere horretan mantendu edo txarrera egin duela esan zuen. Egoera horrek, halere, ez du senideen elkartea hartutako bidetik aterako. Argi utzi zutenez, «bakea, justizia eta memoria bultzatu nahi duten foro eta dinamiketan parte hartzen jarraitzeko asmoa dugu».

Idazkia xeheago aletuz, euskal preso eta iheslari politikoek sei hilabete hauetan sufritutako urraketak agertzen dira. Nabarmenena, zaharrena delako, sakabanaketa da. Etxeratek argitu zuenez, preso gehienak Euskal Herritik 800-1.000 kilometrora daude, eta 93 preso 1.000 kilometrotik gorako distantziara. Horren ondorioz, sei hilabeteotan 6 istripu izan dituzte 15 senide eta lagunek, bisitara zihoazela edo bisitatik bueltan.

197/2006 doktrinak ere toki garrantzitsua dauka atzo aurkeztutako dokumentuan. Agiriak aipatzen duenez, martxoaren 20tik, Estrasburgoko epaitegiak Espainiaren helegitea aztertzen duen bitartean, 70 presok espetxean jarraitzen dute, ezarri zieten zigorra betea duten arren. Zerrenda horri Mikel Karrera gehitu zaio azken urte erdi honetan. Orotara, 92 dira doktrina hau sufritu duten preso politikoak.

Figeroa eta Lopez Peña

Txostenean, noski, sei hilabete hauetan izandako bi «gertaera lazgarri» aipatzen dira: Angel Figeroa eta Xabier Lopez Peña euskal preso politikoen heriotza. Azken honen kasua, gainera, «zalantza eta iluntasun» handia izan zela azpimarratu zuten. Etxeratek adierazi zuenez, bi heriotza hauek argi uzten dute «mendeku politika honek hil egiten duela».

Era berean, gaixotasun larriak dituzten 15 presoren egoera «kezkagarriak» toki nabarmena du txostenean. Joan den urtean zeuden kasuei urte erdi honetan beste bi gehitu zaizkiela gogorarazi du Etxeratek. Alde batetik, Ventura Tome, prostatako adenomakartzinoma duena, eta bestetik, Ibon Fernandez Iradi, esklerosi anizkoitza duena.

Urraketen arloan, ezin ahaztu, txostenak iheslari politikoei eskaintzen dien tartea. Aipatzen denez, horien ekarpena «guztiz beharrezkoa» ikusten dute bake prozesuan. Zentzu horretan, ekainaren 15ean iheslariek konponbidearen gainean egindako proposamena ekarri zuten gogora, nahiz eta erantzuna «hiru iheslari atxilotzea izan den».

Urraketak horiek guztiak gertatu arren, txostenaren azken zatian elkarrizketarako eta bakerako deia egiten du Etxeratek, eta bide horretan egiten diren egitasmo eta foro guztietan parte hartuko duela ziurtatzen du.

599 preso

11 besterik ez Euskal Herrian, 3 espetxetan sakabanatuta; 444 espainiar Estatuan, 45 kartzelatan, eta 127 frantziar Estatuan, 28 espetxetan. Gainerakoak, etxean edo beste herrialde batzuetan konfinatuta daude.

Concentración de Herrira por la libertad de Aitzol Gogorza

El preso político Aitzol Gogorza vuelve a encontrarse en la prisión de Basauri, tras recibir el alta y ser trasladado allí el jueves por la tarde, según informó Etxerat.

Precisamente, la plataforma Herrira convocó ayer por la mañana una concentración de una hora frente al hospital de Basurto -donde ha estado ingresado Gogorza durante tres días- para pedir la libertad del preso de Errenteria y de los otros catorce presos políticos vascos aquejados de enfermedades graves.

Ana Sáez de Urabain y Garbiñe Erriondo, en nombre del movimiento solidario, recordaron que la de esta semana es la tercera ocasión en la que Gogorza, que sufre una grave enfermedad sicológica, ha tenido que ser trasladado a un hospital. Cualquier complicación en su caso «podría derivar en consecuencias irreparables», según destacó. Acusaron a los gobiernos español y francés de «jugar diariamente a la ruleta rusa» con los reclusos vascos, y recordaron casos como los de Txus Martín o Ventura Tomé.

En Errenteria, localidad natal de Gogorza, se celebró una concentración a última hora de la tarde para pedir la liberación de los 15 presos gravemente enfermos. GARA

197/2006 doktrina

Urte erdi honetan 6 euskal presori aplikatu diete doktrina berriro. Guztira, 92ri luzatu diete kondena, eta horietatik 70 presok espetxean jarraitzen dute, nahiz eta legez zigorra aspaldi bete zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo