GARA > Idatzia > Kultura

UDATE | Zornotzako jaiak

Zornotzako txosnak eta kuadrillak ezinbesteko osagai bihurtu dira urteak pasa ahala

p053_f02_98x97.jpg

A. H. | ZORNOTZA

Bizkaiko beste hainbat herritan gertatzen den bezala, jendeak, gizarte sareak, sortuak dira kuadrillak eta Txosna Batzordea. Aipatzekoa da iaztik bi txosnagune daudela: Landatxokoa (marmoldegia egon zen lekua) eta Plaza Gorria. Txosnak Batzordeak hainbat ekitaldi ditu antolatuta. Kuadrillek egindako ekarpena, ordea, beraien arteko jolasek eta bazkariek osatuta dator.

Duela egun gutxi aurkeztu zuten Zelaietan Jose Mari Sagarduik espetxez espetxe emandako 31 urteren berri dakarren bideoa, Herritarron Epaia ekimen ibiltariari (197/2006 legea arbuiatzen duena) herriz herri laguntzen diona. Zornotzan ere jaietan gogoan izango dituzte herriko errepresaliatu politiko guztiak.

Ibilbide luzea dauka kuadrillek antolatzen duten jai egitarau bereziak, gazteen parte-hartzea bultzatzea xede duena. Inoiz Ipurtargi Zornotzako Gazte Batzarraren ardura izan zena denen betebeharra dugu gaur egun.

Bihar, 20.00etan, Zelaieta parkean izango duten playback lehiaketarekin hasiko da kuadrillen arteko lehia. 19an, Kuadrillen Eguna dela-eta, hainbat eta hainbat ekitaldi izango dituzte egunean zehar, kuadrillen herri bazkaria tartean. Larunbatean, uztailaren 20an, goizaldeko hiruretan txosnetan, Erotic Urban Croos izango dute. Bi egun beranduago, kuadrillen arteko bolo txapelketa burutuko da. Uztailaren 24rako Ibaizabaleko jaitsiera dute eta, hurrengo egunean, herri kirol txapelketa.

Iaz bost izan ziren herriko zazpi elkartek ipinitako txosnak, aurrekoan baino bat gutxiago. Gauza ugari antolatu duten arren, kontzertuen berri baino ez dugu emango. Kuadrillen Egunarekin bat dator aurreneko kontzertua: 23.00etan Hesian eta EH Sukarra taularatuko dira, eta bigarrengoek aurten plazaratutako disko berria, «Uhinak» aurkeztuko dute.

Hurrengo egunean, ordu berean, Green Dog eta Honat erromeria taldeen emankizuna izango da. Santiago egunaren bezperan, asteazkena, 22.30ean, kontzertu handia daukagu: Zain eta Narco. Zain 2005ean sortu zen Berrizen, eta handik bost urtera Gaztea lehiaketa irabazi zuten. Aurten, «Egunsenti Berri Baten Bila» kaleratu dute. Sevillako Narco talde ospetsuak, ordea, duela hiru urte atera zuen bere azken diskoa, «Alitas de mosca». Uztailaren 26ko jaialdia, berriz, 23.00etan hasiko da; bertan Steepers, Primeros Auxilios eta Raxfer taldeak arituko dira. Txosna Batzordeak azken jaialdiko protagonistak Puzker Punk eta Joxpa hautatu ditu. Besteek ez bezala, 22.00etan dauka hasteko ordua.

Zelaieta parkeko play back lehiaketarekin hasiko da bihar kuadrillen arteko lehia. Kuadrillen Egunean (hilaren 19an) EH Sukarra eta Hesian taldeen kontzertua izango da

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo