GARA > Idatzia > Euskal Herria

«Euskaraz bizi nahi dut» herri lasterketak, aurten bigarren urtez

Aurten bigarren aldiz, Kontseilua elkarteak herri lasterketak antolatuko ditu Euskal Herriko hainbat herritan, «Euskaraz bizi nahi dut» kanpaina handiaren baitan. Lasterketa hauen bitartez, «euskaraz bizitzearen aldeko hautua egin eta egindako hautu hori harrotasunez adieraztea» izango da. Irailaren 21ean hasi eta urriaren 20ra bitarte egingo dira.

p011_f02.jpg

GARA | ANDOAIN

Iazko ildo berari tiraka, Kontseiluak «Euskaraz bizi nahi dut» herri lasterketak antolatuko ditu Euskal Herri osoan zehar datorren irailaren 21etik urriaren 20ra, izen bera daraman ekimen zabalaren baitan. «Euskaraz bizi nahi duen herritar oro» gonbidatu zuten parte hartzea oinarri duen ekimen honetara, eta horrela «gure hizkuntzan bizitzearen aldeko hautua egin eta hautu hori harrotasunez adierazi» nahi dutela nabarmendu zuen atzo erakunde euskaltzaleak.

Euskararen erabilera sustatzeaz gain, lasterketa hauek bestelako helburuak izango dituzte, esaterako, talde lana sustatzea. Bide horretan, lasterketa hauetan ez da lehiarik, kirola eta euskara uztartzeko asmoa baizik. Antolatzaileek adierazi zutenez, «familia giroan egitekoak antolatu dira, alegia, ekimen osasungarria». Hori dela eta, haurrentzat eta helduentzat prestatutako ibilbide berezituak egongo dira, «guztiontzat moldatutako ibilbideak hain zuzen».

Iaz baino herri gehiagotan

Herri lasterketa hauek irailaren 21ean hasiko dira eta urriaren 20ra arte iraungo du esperientziak. Kontseiluak onartu zuenez, «oraindik zehazte lanetan ari bagara ere» iaz egin ziren herrietan baino gehiagotan egingo da aurten, eta horietako askotan jada antolakuntza lanetan dabiltza. Zerrenda osoa www. euskarazbizinahidut.org webgunean dago ikusgai. Ekimena, halere, ez dago itxita, eta beste edozein herritan ere antolatzeko gonbita egin zuen Kontseiluak. Interesa duen edonork info@euskarazbizinahidut.org helbidera idatz dezake.

Oraindik ekimena guztiz zehazteko «zertzelada ugari» emateke dauden arren, zenbait herrik lasterketa egongo dela baieztatu dute dagoeneko, hala nola, Abadiñok, Barakaldok, Eak eta Lemoizek Bizkaian; Anoetak, Arrasatek, Errenteriak eta Hernanik Gipuzkoan; Lizarrak, Iruñeak, Lesakak eta Goizuetak Nafarroan, bai eta Arabako eta Ipar Euskal Herriko beste zenbait herrik ere.

«Euskaraz bizi nahi dut» egitasmoak 2010eko maiatzaren 15ean Iruñeko kaleetan zehar egindako manifestaldian hasi zuen bere ibilbidea.

Kontseiluak azaldu duenez, euskararen normalizazio prozesuan «urrats kualitatiboak egin ahal izateko, beharrezkoa da eraldaketa soziala ematea eta horretan guztiok dugu lan ugari eta zer esan ugari».

Bide horretan, «euskaraz bizitzeko nahia arlo desberdinetara hedatzeko eta ikusarazteko helburuarekin» hiru urte hauetan ekimen ugari bultzatu dituzte, bai nazio mailan bai herri mailan, Igorreko jaietan bultzatutako «Euskaraz bizi gura dot» eguna, esaterako.

Horietaz gain, bestelako ekimenak ere jarriko ditu martxan Kontseiluak hilabete hauetan. Aurten bigarrenez izango den Film Laburren Lehiaketa edo «Hizkuntzaren keinua» liburua, non 25 idazlek eta 26 ilustratzailek parte hartu duten.

Los cortometrajes en euskara también repiten

Al igual que las carreras populares, el certamen de cortos «Euskaraz bizi nahi dut» también contará con una segunda edición que fue presentada ayer por Kontseilua.

Estas citas se enmarcan en el intento de generar algunas dinámicas para activar el movimiento popular en favor de la normalización del euskara, según explicó el presidente de Kontseilua, Paul Bilbao, quién señaló que para que esa normalización sea posible «es necesario que la sociedad cambie, y ahí todos tenemos que aportar nuestro granito de arena».

Los metrajes ganadores del certamen tendrán la oportunidad de ser exhibidos en festivales de cierto renombre como el Zinemaldia de Donostia o el Film Festival que se celebra en Hendaia. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo