GARA > Idatzia > Kultura

UDATE | CITY PASS

Aurtengo «Bilbainadek» badute irabazlea

 

GARA | BILBO

Bilbainadarik gabeko urterik izatea ezinezkoa da. Eta ez soilik arte hau praktikatzen duten bilbotar handiusteei esker, Bilboko Udalak antolatzen duen horien inguruko txapelketak onenak bilatzen dituelako baizik. Aurtengo irabazleak zeintzuk diren jakinarazi du epaimahaiak. Txaro San Juanen eta Fernando Ibarraren «Patrimonio botxero» lanari eman dio 900 euro eta garaikurra jasoko dituen gaztelaniazko bilbainada hoberenaren saria. Euskaraz idatzitako bilbainadarik onenari ematen zaion saria, hori ere 900 euro eta garaikurra jasoko dituena, Jose Maria Larrazabalek idatzitako «Bilbo sorleku berezia» lanak jaso du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo