UDATE | CITY PASS
Santurtziko Itsas Prozesioa egingo dute gaur
GARA | GASTEIZ
Santurtziko Karmen eguneko egitaraua kontzertuz leporaino dator. Besteak beste, Gontzal Mendibil, El Sueño de Morfeo, Fangoria, Gatibu, Los Suaves eta Peret egongo dira taula gainean.
Haatik, gaur egingo den itsas prozesioak erakartzen du arreta gehienbat, herriko ekintza nagusia denak. San Jorge parrokiako Karmengo Ama Birjina portura garraiatu eta bertan ontziratu egingo dute bertako arrantzale, dantzari, txistulari, musika bandak eta agintariek.
Omenaldia arrantzaleei
Beste txalupa batzuek jarraituta, lore eskaintza egingo dute Abrako uretan. Omenaldia aitzina lanean zendutako arrantzaleei egiten diete.