UDATE |Film laburrak
«Euskaraz bizi nahi dut»-eko irabazleak, zinemaldietan
«Euskaraz bizi nahi dut» euskarazko film laburren lehiaketaren bigarren edizioko film irabazleak Donostiako zein Hendaiako zinemaldietan ikusi ahal izango dira. Ekintza kultural honen xedea euskararen erabilpena bizitzaren edozein arlotan sustatzea da, tartean zineman ere bai. Donostiako Zinemaldian ikusi ahal izango den filmak 2.000 euroko saria jasoko du, eta Hendaian proiektatuko dutenak, berriz, 400 euro eta laburra DCP formatura pasatzeko aukera.