GARA > Idatzia > Kultura

UDATE | CITY PASS

«Itxasoari Zelatan» Aquariumen

Hiriburuaren berrehungarren mendeurrenaren karietara, «Itsasoari Zelatan» izenburupean hitzaldia eta film eta dokumental emanaldiak izango dira hilaren 18tik 21era. Gure herriko arrantzarekin zuzen lotuta, galernei buruzko konferentzia eskainiko du Isabel Letek Aquariumeko auditoriumean, hilaren 18an, 19:00etan. «Lete V» bere txalupan instalatu duen laborategiaz mintzatuko da, galernak sortzen dituen bat-bateko haizeak ezagutzeko koordenatuak aurkitzea helburu duena. Hurrengo hiru egunetan, ostera, «Papamau. The wayfinger» dokumentala eta «Buffalo» filma ere eskainiko dira auditoriumean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo