GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Plaza Berri Masters Pro

Biarritz, plaza berri bat

Lapurdiko kostaldeko herrikoa izango da Ipar Euskal Herrian jokatzen den lehen udako torneoa.

p036_f01_546x546.jpg

Jon ORMAZABAL

Urte batzuetatik hona, batez ere Xalak eta Sebastien Gonzalezek lortutako txapelen ondoren, nabaria da ezker paretarako zaletasuna nabarmen igo dela Ipar Euskal Herrian. Pixkanaka-pixkanaka, Hendaia, Donibane Lohizune eta azken Binakakoan baita Donibane Garazi ere -aurten jokatu da lehen aldiz Nafarroa Beherean lehen partida profesionala- txapelketako partidak jaso dituzten herriak izan dira, jende aldetik arrakasta handiarekin gainera, eta plaza berri bat irabazi berri dute enpresek Bidasoaz iparraldera, Biarritz udako torneoen zirkuituan sartu baita lehenengoz.

Lehen mailako torneoa izango da, gainera, enpresa bakoitzak dituen pilotaririk onenekin osatutako bina bikote aurkeztuko baititu. Oraindik ia hilabete geratzen den arren, atzo egin zuten txapelketaren aurkezpena Lapurdiko kostaldeko herrian, eta, udan horren ohikoak diren arazo fisikoek galarazten ez badute behintzat, lehen mailako bikoteak arituko dira bertan. Izan ere, abuztuaren 13an, 2010eko eta aurtengo Binakako txapeldunak jarriko ditu elkarren aurka Aspek, hau da, Xala-Zubieta Irujo-Zabaletaren aurka. Hurrengo egunean Asegarceren bikoteen arteko finalerdia jokatuko da eta Bilboko enpresak ere maila bikaineko lehia prestatu du, Olaizola II.a-Beroiz eta Bengoetxea VI.a-Albisu. Bi partida hauetako irabazleek hilaren 18ko finala jokatuko dute, ETB-k zuzenean emango duena.

Pilotaleku berezia

Partida guztiak Biarritzeko Plaza Berri pilotaleku ederrean jokatuko dira. Lur biziko pilotaleku azkar honi, hiru alturatan lerrokatutako harmailek ematen diote xarma berezia, balkoi moduko egitura batzuk ditu eta.

«Egia bilakatu den amets bat da hau, orain arte sekula ez dugu-eta halako txapelketarik izan Iparraldean. Partidak-eta jokatu dira, baina enpresekin antolatutako torneorik sekula ez. Ea hurrengo urtean ere antolatzerik dugun, asmoa akordioa hiru urtera luzatzea da-eta. Gainera, Plaza Berri pilotalekuan jokatuko da, hemen Iparraldean eta Biarritzen pilotaleku mitikoa dena. Ea jende asko etortzen den, eta arrakastarik duen», azaldu zuen Michel Poueyts, Biarritzeko kirol zinegotziak.

Baina inorentzat bertan jokatzea berezia bada, hori bere kirol ibilbidea bertan hasi zuen Xalarentzat izango da. Lekuinekoak ez zuen larunbatean Iruñean Idoateren aurka buruz buru jokatu, baina ez du Biarritzeko Plaza Berri Masters Pro honetara huts egiteko asmorik. «Oso berezia da niretzat, duela hamabost urte hemen eman nituen nire lehendabiziko pausoak Pampirekin. Biarritztarrak elkarteko pilotaleku honetan ordu asko sartu nituen, 20 edo 21 urte nituela, hemen entrenatzen eta egia esan nahiko ondo ezagutzen dut pilotaleku hau. Niretzat oso berezia da, eta gainera, torneo handi bat antolatu dute, bikote oso sendoekin eta partida oso onak izango direla iruditzen zait».

Ordurako zigorra beteta egongo denez, ikusteko dago Sebastien Gonzalezek atariko partidaren batean jokatzeko aukerarik izango duen bertan.

Amorebieta IV-Zornotza

Arretxe II-Iza

Uni-Markina

Pilota eskolaren aldeko jaialdia; Binaka: Arbe-Lopez

Antiguo-Donostia

Jubenilak: Bakaikoa-Medina

Atano III-Donostia (22.00)

Olaetxea-Mendizabal II / Retegi Bi-Rezusta; Olaizola II-Albisu / Martinez de Irujo-Zabaleta.

El Atano III celebra su 50 aniversario con un gran festival

Un día como hoy, hace 50 años, abrió las puertas por primera vez el frontón de Anoeta, uno de los recintos míticos de la pelota a mano y que vino a cubrir el vacío que había dejado la histórica cancha de Gros. Esta obra del arquitecto Luis Alustiza, que en su día tuvo un coste de 11.600.000 pesetas, cumple hoy por tanto medio siglo de vida y el Ayuntamiento donostiarra y la Federación Guipuzcoana han organizado un fantástico festival, a la altura de uno de los frontones más importantes de nuestra geografía.

Y es que, con sus dos nombres, primero Anoeta y Atano III tras su rehabilitación en 1995, el frontón de Donostia es uno de los epicentros de la mano y, sobre todo, es un recinto asociado al Manomanista, competición de la que hasta 39 de sus finales han sido disputadas en sus instalaciones. Por ello, todos los pelotaris que han sido campeones individuales en el recinto de la capital guipuzcoana -Hilario Azkarate es el único fallecido- han recibido la invitación para tomar parte en el pequeño acto de homenaje que tendrá lugar entre los dos partidos programados. Dos de estos campeones, Aimar Olaizola y Juan Martínez de Irujo, tomarán parte en el estelar, en el que tendrán como escuderos a Albisu y Zabaleta, conformando uno de los partidos más atractivos que se pueden programar hoy en día.

Si en 1963 fue Atano III el que realizó el saque de honor de un frontón que terminó llevando su nombre, hoy será su sobrino, Luciano Juaristi, que jugó el partido de su inauguración ante Azkarate, el que haga lo propio. J.O.

Finalerdiak

Xala-Zubieta eta Irujo-Zabaletak jokatuko dute Aspeko finalerako txartela abuztuaren 13an eta Olaizola II.a-Beroiz eta Bengoetxea VI.a-Albisuk Asegarcekoa egun bat geroago.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo