
UDATE | CITY PASS
Bilboko kafetegirik kuttunena
Hiriko kafetegirik enblematikoena berreskuratuko dute bilbotarrek aurki. Joan den azaroan itxitako El Boulevard-ek ateak zabalduko ditu berriz, oraingoan Gran Cafe El Mercante izenarekin. Hala, 1871n inauguratu zen lokalak Bilboko historiaren lekuko izaten jarraituko du Areatzako egoitzan, aurrerantzean, Gozatu taldearen eskuetan.