GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Egipton sarraskiak ez du etenik, ezta Mubarak-en eredura lehengoratzeko operazio politikoak ere

Zazpi hildako eta ehunka zauritu utzi dituzte Anaia Musulmanek deituriko azken protesta ekintzek. Baketsuak izanagatik ere, gero eta desafianteagoak bilakatzen ari dira, Kairoko errepide nagusiak blokeatzeraino. Kausa justu baten alde ari direla uste dute eta sakrifizio handiak egiten ari dira, bai. Egunero-egunero kalera atera, hilotzak bildu eta oso posiblea ez dirudien Mursi presidente ohiaren errestituzioa lortu arte ez dutela amore emango hitz eman dute. Bitartean, AEBetako mandatariak gortinen atzean lanean segitzen du, «ordena politiko» berria balekotzat eman eta beste sustatzaileen -Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak eta nola ez, Israel- aldeko mugimenduak eta izendapenak eginez. Esaterako, AEBetan enbaxadore zena Atzerri ministro izango da.

Armadarekiko «maitasun» adierazpen herritarrak antzeztuz, Mubarakek hautaturiko buruzagitza duen eta haren esanetara aritu zen Armada batek gobernatzen du Egipto, presidentea Mubarakek izendatu epaile bat dela, Mubarak zerbitzatu zuen poliziak zaintzen duela. Aspertzea libre, kolpea bai ala kolpea ez aspermeneraino eztabaidatu nahi dutenek ezin dute ezkutatu Mubarak gabeko «Mubarakismoa» Egiptoren jabe dela.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo