GARA > Idatzia > Euskal Herria

2008ko jaietako istiluen harira, epai latzagoa saihestu dute ordiziar gazteek

GARA |

Ordizian 2008ko festetan gertatutako istiluak direla-eta herriko lau gazteren aurka Donostiako auzitegian atzo hastekoa zen epaiketak azkenean ez du aurrera egingo, inputatuek adierazi zutenez, akordio bat adostu dutelako «guztion onerako». Izan ere, kartzelara joateko arriskuaren aurrean, akordio hori onartzera «behartuta» egon direla nabarmendu zuten.

Ildo horretatik, argi utzi nahi izan zuten honakoa: «Egiazkoak ez diren gertaera batzuk onartu behar izan ditugu. Eurek asmatu zuten auzi batengatik, guztioi bi urtetik gorako kartzela zigorra eskatzen ziguten».

«Egoera horretan -gaineratu zuten- geure burua defendatzeko aukerari uko egitera behartuak sentitu gara, gainerakoan, epaiketaren baldintzak askoz okerragoak izango zirelako».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo