GARA > Idatzia > Kultura

UDATE

Itsasora begiratuko diote donostiarrek 1813. urteko gertakariak oroitzeko

p047_f02.jpg


N.B. | DONOSTIA

Donostia suntsitu zutenetik 200 urte betetzen dira aurten, eta gertaera horren inguruko hainbat eta hainbat ekintza prestatzen ari dira hirian. Horien parte dira 1813a oroitzen duten mugarriak, hilabete bakoitzean elkitaldiz betetzen diren asteburuak, alegia. Zazpigarren mugarriaren txanda da uztailean. Oraingo honetan itsasoari emango diote protagonismoa «Itsasoari zelatan» ekintza multzoarekin, duela 200 urteko uztailean hasi baitzen Donostiaren itsaso bidezko blokeoa, ondoren hiria suntsitzea ahalbidetu zuena.

Itsasoak berebiziko eragina izan du Donostian, eta Euskal Herri osoan. Jana eta lana, turismoa, aisialdia, eta azken batean, kultura osatzen du. Horregatik itsasoari omenaldia egingo diote asteburu honetan. Hala, bihar goizean ontzi zaharren topaketa egingo dute. Belaontzi eta arraun-ontziak Kontxako badian elkartuko dira 11.00 aldera, 1813. urtean hark zuen itxura irudikatzeko asmoarekin.

Igandean, 09.00etatik aurrera, gondolin erronka egingo dute, «irabazlea hoberen pasatzen duena» izango den lasterketa. Saharako 30 gaztek ere parte hartuko dute, «itsasoa kendu dioten herriaren ordezkari gisara». 11.30ean, 1.500 pertsonarentzako zortzi metroko tarta banatuko dute donostiar eta bisitarien artean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo