GARA > Idatzia > Kultura

UDATE

Ametsen mundua ikusgai bihurtuko du aurtengo Getxophoto jaialdiak

p048_f02.jpg

GARA | GETXO

Nazioarteko hamabost bat artistak parte hartuko dute Getxophoto jaialdiaren 7. edizioan. Christian Caujolle frantsesa izango da aurtengo arte komisario berria, izan ere, hiru urterik behin aldatzen dute. Ametsen mundua eta errepresentazio bisuala landuko dituzte, toki publikoetan, «artea eguneroko bizitzan sartuta» egon behar dela uste dutelako. Argazkiak ezohiko euskarrietan ikusgai egotea da jaialdiaren berezitasunetako bat, besteak beste, edalontzi-azpikoak, olan erraldoiak, eta paperezko fotokopietan jarriko dituzte edizio honetan.

Erakusketak abuztuaren 29tik irailaren 29a arte egongo dira ikusgai, batez ere, Ereaga hondartzatik Algortako Portu Zaharrera doan pasealekuan. Herriko erdialdean, aretoetan antolatu dituzte. Aurrerago aurkeztuko dituzte jarduera nagusiak, baina iragarri dute aurtengoan honako berrikuntzak daudela, «Encerrona» (hausnarketa eta elkarrizketarako jardunaldia) eta argitaratu gabeko argazki artxiboa erakutsiko dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo