portugal
Kristau-demokratek protagonismoa irabazi dute Gobernu berrian
Portugaleko Gobernuaren krisia bultzatu zuen talde politikoak protagonismo handiagoa lortu du Gobernu berrituan. Paulo Portas kazetari ohi eta kristau-demokraten burua lehen ministrorde bihurtu zen atzo. Uztailaren 2an, Kanpo Harremanetarako ministro gisa dimisioa aurkeztu eta Gobernua kolokan jarri zuen. Portasen alderdiak, hiru ministro izan ordez, lau izango ditu eta politika ekonomikoak eta troikarekin negoziazioak koordinatzeko eskumena izango du.