GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

finala

Amerikarraren eta Nafarroa Beherekoaren alde nabarmen dago dirua

J.L.

Bihar goizean, 11.00etatik aurrera, jokatuko da Baionako Moderne trinketean Masterreko finala. Larretxea eta Ducassou II.a Waltariren eta Ozafrainen aurka neurtuko dira, txapela lortzeko asmo eta helburuarekin.

Kubakoa tartean bada, beti bere alde egoten da dirua, baina finalerdiak ikusi ostean, hori nabarmendu egin da. Larretxeak eta Ducassouk norgehiagoka handi horietakoa egin gabe irabazi zuten, baina besteek, berriz, itxura paregabea eman zuten, baina atseden hartzeko 24 ordu gutxiago izango dituzte.

Sarrera berriro ere bikaina izango da, Moderne bete egingo baita. Oraindik norbait finala ikusteko asmoarekin baldin badago, baina sarrerarik ez badu, jai dauka.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo