GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Sega

Joakin Garmendiak apusturako deia egin dio Irati Astondoa bizkaitarrari

J.L.

Joakin Garmendiak, 68 urteko segalari beteranoak apustua jokatzeko deia luzatu dio Irati Astondoa bizkaitarrari. Azken hau pasa den astean jokatu zen emakumezkoen Euskal Herriko finalean bigarren izan zen.

Garmendia gaur iluntzean, 21.00etatik aurrera, Tolosako Kantabriko tabernan egongo da, eta han erabakiko dituzte erabaki beharrekoak. Bere nahia ordu erdira jokatzea da, eta tarte horretan belar kilorik gehien ebakitzen duenak irabaziko luke. Jokatzekotan, gainera, abuztuaren amaieran jokatzea nahiko luke. Orain ikusi beharko da bi aldeak ados jartzen diren.

Harri-jasotzen, gaur, 19.00etan, Laukarizen bertako torneoa jokatuko da. Irigoien, Izeta II.a, Izeta III.a, Izeta IV.a, Eizmendi, Telleria II.a, Ugartemendia, Urrutia eta Urpe neurtuko dira. Bihar, berriz, 18.00etan, Gorlizen, Urdax Magunazelaia arituko da. 15 urterekin marka berri bat ezarri nahi du, eta horretarako 213 kiloko errektangularra erabiliko du bost minutuko txandan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo