GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

argia | Amets Arzallus 2013/7/28

Esanahia

Iraultza guziak hiztegitik hasten direla ez da nik asmatua. Hitzen jabetza duenak dominatzen duela mundua ez da nik asmatua. Batailarik handienak semantikoak direla ez da nik asmatua. Adibide bat nahi duenak hor du terrorista hitza. Orain arteko guzia ez da nik asmatua. Hitzek beti badute jaberen bat, eta ideia gehienek ere bai.

Hemendik aurrerakoak nik asmatuak dira, baina jabetzeko inolako asmorik gabe; terrorista hitza atzeman zuenak, eta Guantanamora eraman, mundua besapean hartu zuela, adibidez.

Erdaraz «sens» esaten da, edo esan daiteke «definition», baina euskaraz esanahia diogu. Eta, ez idurian, horrek zerbait esan nahi du. Esan nahi duenak esan ezin duelako du esan nahi. Hitzen esanahiak esan nahi duena da hitzak ez direla libre, bat edo batek preso dauzkala, antzaldatu egin dituela, totelka mintzo direla, ezin dutela. Euskarak salatua uzten du mundu honetako hitzen zentzugabekeria, bere hitzen esanahiarekin, eta bere esanahia hitzarekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo